IRU-PU enkofratuaren hiru geruzako taula

Errentagarri, seguru eta moldagarria.

katalogoa deskargatu

Overview: IRU-PU enkofratuaren hiru geruzako taula

IRU-PU enkofratuaren hiru geruzako taula

Beraien artean kolaz itsatsirik dauden hiru geruzako enkofratu taula. Kanpoko biak luzera-noranzkoan eta barrukoa zeharkakoan.

  • Taula

    Beraien artean kolaz itsatsirik dauden hiru geruzako enkofratu taula. Kanpoko biak luzera-noranzkoan eta barrukoa zeharkakoan.

    Zura

    PEFC ziurtagiria duen izei edo pinuzko zura erabiltzen dugu. Ingurumenarekiko begirunea: egur guztia baso-politika iraunkorra duten herrialdeetatik dator. EN 13986:2004 system 4 Europako arauaren arabera.

    Azala

    Kolorantea gehi 120 gr./m2-ko melanina kolako geruza bat ematen diogu. Horrela hormigoiren kontra babestuta gelditzen da, bere iraunkortasuna handituz. Kanpoaldeko geruzen zurak taularen arrakalak txikiagotzeko bere lana egiten du.

    Poliuretanoaren ertzaren abantailak

    Hezetasun-xurgatzea txikiagotzen du, zuran pitzatuak agertzea eta hormigoiaren itsaspena ekiditen. Errazten ditu garbiketa-lanak eta taularen erabilera kopurua handitzen du.

  • Kolatzea

    Melamina urea formol (MUF) kola erabiltzen da, kontrolpeko tenperatura eta presio baldintzetan, UNE CEN/TS 13353 arauaren kanpoko SWP/3 baldintza betez.

    Hezetasuna

    %100ean hezetasun-kontrolaren sistema automatizatuak.

    Markaketa

    Taula guztiak kode bakar batek markaturik daude, produktuaren trazabilitatea ziurtatzen duena.

    Flexioaren aurkako erresistentzia
    Lodiera: 27 mm/21 mm.
    Bataz bestekoa = 40 N/mm2(Ö-Norm B3023 arauaren arabera kalkulaturik).
    Módulo Elasticidad

    Espesor: 27 mm/21 mm
    Media= 10.000 N/mm2 (Ö-Norm B3023 arauaren arabera kalkulaturik).


    Datu tekniko gehiago nahi izan ezkero (neurriak, pisua eta paketatzea), hiru geruzako IRU-PU enkofratu taularen fitxa jaitsi.

IRU-PU hiru geruzako taularen abantailak

IRU-PU hiru geruzako taularen abantailak

IRU-PU hiru geruzako taularen abantailak

  • Errentagarritasuna

    Hiru geruzako taulak kofratuen prezioa gutxitzen laguntzen du eta, bere ezaugarriak direla-eta, askotan erabil daiteke. Merkatuan dauden tauka errentagarrienetako bat da.

    Bermea

    LANA produktuaren izen ona bere saldu osteko zerbitzu arin eta gertukoan oinarritzen da; baita bere sare komertzialean eta merkatuaren beharren ezagutza mailan ere.

    Malgutasuna

    Kofratu sistema guztiei egokitutako neurriak. Neurri berezietan ere badago.

  • Zerbitzua

    Eraikuntzaren behar espezifikoei egokitutako garraio logistika.

    Kalitatea

    Gure produktuek Ö-Norm B3023 arauaren arabera daude bukatuta.

    Lankidetza

    LANAk talde tekniko eta komertziala dauka bezeroaren zerbitzura, bere negozioan profesionaltasun osoz laguntzeko beti prest.

Merkatuaren beharrei egokitutako soluzio berritzaileak

Merkatuaren beharrei egokitutako soluzio berritzaileak

Eraikuntzarako zurezko produktuak egiten espezialistak gara, produktu berritzaileak eskainiz eta enkofratuaren beharrei egokiturik; honetaz gain, errendimendu handia eskaintzen dugu segurtasunean, kalitatean eta laneko kostuen hobekuntzan.