Eraiki, eraldatu eta balioa eman

Gizakia, antzina-antzinatik babesa bilatu du. Egun, segurtasuna ezinbesteko baldintza dugu eraikuntzan.

Jarri harremanetan gurekin

Eraldatzen dugu. Iragana, Oraina eta Geroa

  • Eraldatzen dugu

    Iragana, Oraina eta Geroa

    LANA 1961ean jaio zen eta, MONDRAGONeko kooperatiba aitzindarietako bat izanik, bere hastapenak baso-ustiapenen eta zerratze lanen inguruan izan ziren.

    Egun zuraren bigarren transformazioan gaude espezializaturik eta lan honen erreferenteak gara Europan. Hala, eraikuntza sektorearentzat produktu eta soluzio berritzaileak eskaintzen ditugu, batez ere, enkofratuak.

  • Iragana, Oraina eta Geroa

    "Bizi-bizirik dagoen erakundea dugu LANA: jaso dugun oinorde oparotik datorkigu gure berezko izaera eta garai berriei egokituz garatzen doa"

Eraikitzaileak gara. Kalitatea, lehiakortasuna eta konpromisoa

  • Kalitatea, lehiakortasuna eta konpromisoa

    "Partekatutako enpresa proiektua, pertsona konprometituek gauzatua"

  • Eraikitzaileak gara

    Kalitatea,lehiakortasuna eta konpromisoa

    LANAn bezeroarekiko konpromisoa hartzen dugu, kalitatezko produktuak emanez, seguru eta lehiakorrak, eta zerbitzu hurbil eta moldakor bat.

    Esparru guztietako berrikuntza eta etengabeko hobekuntza (kudeaketa sistemak, teknologiak, produktuak eta zerbitzuak), talde-lanean landuak, gure arrakastaren ardatzak dira.

Balioa ematen dugu. Berrikuntza, hazkuntza eta garapena

  • Balioa ematen dugu

    Berrikuntza, hazkuntza eta garapena

    Produktu berrien garapenean inbertitzen dugu eta baita eraikuntza sektoreko zuraren transformazioaren inguruko negozio berrietan ere.

    Bezeroaren gogobetetasuna bilatzen dugu enpresa bezala hazten jarraitu eta ingurumenarekiko jarduera begirunetsuak sustatuz, ongizate soziala bultzatzen laguntzeko.

  • Berrikuntza, hazkuntza eta garapena

    "LANAk bat egiten du bere inguruarekin, balioa, aberastasuna eta ongizatea sortuz"

Korporazio handi baten indarra

Korporazio handi baten indarra

Lankidetza, parte-hartzea, erantzukizun soziala eta berrikuntza

  • LANA MONDRAGON koporazioko Eraikuntza Dibisio barruan dago, MONDRAGON Euskal Herriko lehen enpresa-taldea eta Espainiako nagusietako bat da. 83.000 langiletik gora dauzka (langile industrialen %85a kooperatibaren bazkideak dira), 281 enpresa eta erakundeetan; 9.000 ikasle hainbat ikastetxetan eta unibertsitate bat; 94 ekoizpen-fabrika atzerrian eta 9 delegazio komertzial.

  • MONDRAGON 1956an hasitako mugimendu kooperatiboaren emaitza da; urte hartan lehen kooperatiba industriala sortu baitzen Arrasaten. Bere filosofia bere Balio Kooperatiboetan dago jasoa:

    1. Lankidetza
    2. Parte-hartzea
    3. Erantzukizun soziala
    4. Berrikuntza

Mondragon korporazioko egoitza

"MONDRAGON Korporazioa enpresa-izaerako errealitate sozioekonomikoa da, pertsonek sortua pertsonentzat, hobekuntza lehiakorrarekin, ingurumenarekin eta bezeroaren gogobetetzearekin konprometiturik."

Munduari irekiak

  • Munduari irekiak

    Antolakuntza proaktibo eta irekia

    LANAk etengabeko bilakaeran dagoen eta gero eta globalizatuagoa eta lehiakorragoa den mundu baten erronka eta aukera nagusiak identifikatuak ditu; erronka hauek bi modutan gauzatzen dira: merkatu berrietan enpresa-ezarpenak eginez eta produktu eta negozio berriak landuz.

    Erakunde proaktiboa gara, lankidetzan aritzeko irekiak, aldaketei aurrea hartu eta etorkizunak eskainiko dizkigun aukerez baliatzeko.

    "Etorkizunari baikor begiratzen diogu, eskainiko dizkigun erronka eta aukerez jabeturik"

Ahalmena eta zerbitzua

Ahalmena eta zerbitzua

Abangoardia teknologikoa, kalitatearen kudeaketa eta konpromisoa

  • Bi lantegi ditugu, bata Oñatin (Gipuzkoa, Espainia) eta Ždírec nad Doubravou-n (Txekiar Errepublika) bestea. Bien artean 5 milioi metro koadrako ahalmen produktiboa dute.

    Biek ala biek, teknologikoki abangoardiazko instalazioak ez ezik, kalitate-kudeaketan eta inguruarekiko konpromisoan sistemarik aurreratuenak ere badituzte.

  • Zurezko taulen produkzioan enpresak bizi izan duen espezializazioa gure hornikuntzari, lehen gaien aukeraketari, teknologiari eta produkzio prozesuei buruz dugun jakintzan oinarriturik dago.

    Enpresak eta bere sare komertzialek merkatuaren beharrak aztertzen dituzte bezeroarentzat soluzio berritzaileak garatu eta ezartzeko.

  • gipuzkoako eegoitza
  • LANA, S. COOP.
    Apdo. 25
    Bº Santxolopetegi, 24
    20560 OÑATI (Gipuzkoa)
    Tel.: +34 943 780 111
    Fax: +34 943 783 222
    Ikus mapa
  • Txekiako egoitza
  • Czech LANA, s.r.o.
    Chrudimská 584
    582 63 Ždírec nad Doubravou (Rep. Checa)
    Tel.: +420 569 430 060
    Fax: +420 569 430 061
    Ikus mapa