Kalitatea, gure ardatz nagusia

Bezeroaren gogobetetzea eta etengabeko hobekuntza helburu
Ikus produktuak

Kalitate sistema

    • Prestakuntza handiko Lan-taldeak

      Bezeroaren gogobetetzea eta etengabeko hobekuntza, gure helburuak.

    • Punta-puntako teknologia duten produkzio sistemak.

      AENORrek ziurtaturiko UNE-EN ISO 9001 Kalitatearen Kudeaketa sistema.

    • Produkzio automatizatuen kontrol-sistemak

      AENORrek ziurtaturiko UNE-EN ISO 14001 ingurune kudeaketa begirunetsua

Kalitatezko politika

Kalitatearen Kudeaketa Ingurunearekiko Begirunea, Zaintza-katearekiko konpromisoa eta Bizitza Laboralaren kalitatea LANAren helburu estrategikoak dira. Xede hauetan oinarritu behar da enpresaren garapen lehiakor, tinko eta iraunkorra. Kalitate, Ingurugiro, Zaintza-kate, Seguritate eta Lan-osasunaren Etengabeko Hobekuntzaren sistemak eraginkorrak izan daitezen erakundearen esparru guztietan txertaturik egon behar dute: hala nola, behar diren pertsona eta baliabide material/ekonomikoak izanez, planifikazioak eginez, helburuak ezarriz, eta hauek berrikusiz. LANAk bere interes-taldeen itxaropenak eta eskakizunak ezagututa, pertsonen gogobetetasuna lortzeko ondoko konpromiso hauek bere gain hartzen ditu:

      • Bezeroak: Kontratuan jasotako kalitate eta zerbitzu eskakizunen betetzean oinarritutako merkataritza-politika baten bidez eta guk eginiko edo komertzializatutako produktuen hobekuntzarekin.

      • Langileak: Lan-arriskuen prebentzioaren bidez, seguritatea eta lan-osasunaren baldintzak hobetuz eta pertsonen gogobetetasuna hobetuz.

      • Gizartea: Kutsaduraren prebentzioarekin, eta ingurumen-eragina ahalik eta txikiena sortzen eta baso iraunkorretatik datorren zura erabiliz.

Horretarako, funtsezkoa da LANAko pertsona guztien parte-hartze eta ekarpena. Zuzendaritzaren Lidergotik talde-lana eta guztion konpromisoa formazioaren eta komunikazioaren bidez sustatzen da. LANA, bezeroaren betekizunak ez ezik, Kalitatearen, Ingurumenaren, Zaintza-katearen eta Lan Arriskuen Prebentzioarenak ere betetzeko konpromisoa bere gain hartzen du. LANAk bere politika publikoa egiten du, eta Bezeroak, Hornitzaileak, Erakundeak eta Gizartearekin orokorrean elkarlanerako bere nahia adierazten du, esandako konpromisoak sustatuz eta zabalduz.

  • AENOR logoa enpresa erregristatua
  • AENOR logoa ingurugiroaren kudeaketa
  • Logo PEFC
  • IQNet logoa

Eskatu ziurtagiriak