Soluzio berritzaileak

Gure eskaintza merkatuaren eta bezeroen beharrrei moldatzen da

Ikus produktuak

LANA, Oñatiko Eskola Kirolarekin bat

2018-09-10

LANA S. Coop., Natra, Fagor Industrial eta Grupo ULMA enpresekin batera, ‘Oñatiko Eskola Kirola eta Hezkuntza Elkartea’ entitate juridiko berriaren baitan dagoen Oñatiko Eskola Kirola aurrera eramateko sortu berri den proiektuaren babesleetako bat da da. Bertako hiru ikastetxek (Txantxiku Ikastola, Elkar Hezi eta Urgain) osatzen dute entitate berria, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Oñatiko Udalaren, Aloña Mendi taldearen eta aipatu hiru enpresen laguntzarekin. Guztira, 491 eskola-umek esku hartuko dute egitasmo berri honetan, eta ondoko kirol eta ekintza hauek burutuko dituzte bertan: areto-futbola, duatloia, errugbia, esku-baloia, pilota, futbola, mendi-irteerak, orientazioa, patinaketa, saski-baloia, tenisa, txirrindularitza, adierazpen-jokoak, atletismoa, beisbola, borroka-jokoak, jakintza-jokoak, herri kirolak, igeriketa, arku-tiroa, eskalada, badminton, boleibola eta golfa.

18/19 ikasturteko aurrekontua 99.287 eurokoa izango da eta enpresa pribatuek aurrekontu honen %14,28a jarriko dute.

Mila Zilaurrenek, LANA S. Coop-eko lehendakariak zera adierazi zuen Oñatiko Udaletxean urriaren 3an eginiko proiektuaren aurkezpenean: “biharko egunean gazte osasungarriak izan nahi baditugu, ez dago umeengan egiten dena baino inbertsio hobeagorik”. Enpresa babesleen ordezkariek proiektuaren profil pedagogikoa azpimarratu zuten: “oso garrantzitsua da balioetan heztea, etorkizuna eskola-umeen esku baitago”. 

Mondragon Unibertsitatea, Euskal Koparen garaile 

Bestalde, aurten LANA S. Coop-ek babesten duen Mondragon Unibertsitatea saski-baloi taldea Euskal Kopako garaile suertatu da, urriaren 7an Santurtzi taldeari 57-62ko emaitzarekin irabazi eta gero.

Mondragon Unibertsitatea EBA Ligan arituko da aurten eta jokalariek LANAren logotipoa eramango dute elastikoetan.