Soluzio berritzaileak

Gure eskaintza merkatuaren eta bezeroen beharrrei moldatzen da

Ikus produktuak

LANA kalitate-ziurtagiria duen pellet-produkzioan sartu da buru belarri

2018-08-30

LANA Koop. Elkarteak bere produkzioa dibertsifikatu du kalitate-ziurtagiria duen pellet-produkzioan buru belarri sartuz. Negozio berri honek zuraren hondakinak baliabide berriztagarri lez baliatzen ditu erregai merke, eraginkor eta ekologikoa ekoizteko. Pellet-aren erabilera gorantz doa beste erregai tradizional batzuetako ordezko bezala.

Honela, gure kooperatibak kalitate handiko pelleta ekoizten du, DIN+, ENplus eta PEFC ziurtagiriak dituena, hain zuzen. Apustu berri hau LANAren filosofiarekin bat dator, jarduera berri honekin enpresa handitzen baita, ingurumenarekiko jarduera begirunetsuak sustatu eta ongizate soziala bultzatuz.

Pelleta-a ekonomia zirkularraren filosofiarekin bat egiten du, produkzioaren hondakina baliatzen baitu beste batzuk baino merkeagoa den eta gutxi kutsatzen duen erregai eraginkorra sortzeko. Pellet-ak, gainera, kaltzio eta potasio ugari duten jatorri begetaleko errautsak sortzen ditu, ongarri edo gehigarri mineral bezala erabilgarri direnak.